MID estudio / arkitektura eta paisaia
URTARRILA 2024
Nafarroako Jauregiko bigarren solairuko birgaitze lanak amaitu dira.
ABENDUA 2023
MID estudio aukeratu dute Erronkaribarko Batzordearen Etxea birgaitzeko proiektua idazteko.
MARTXOA 2023
MID estudioren proposamenak irabazi du Espainiako Arkitektoen Elkargoen Kontseilu Gorenaren (CSCAE) egoitza berritzeko ideia-lehiaketa.
IRAILA 2022
Civican Pentsamendu eta Kultura Partekatuko Espazioa inauguratu da.
APIRILA 2022
31192 lemapeko Aranguren Ibarreko Gaztelekuarentzako proposamenak, Araiz Floristan Arquitectos estudioarekin elkarlanean egina, Aranguren ibarreko Udalak antolatauko lehiaketan 2.saria jaso du.
URRIA 2021
Soto de la Marinako harmaila eraikuntzak Cantabriako Arkitektoen Elkargoko 2021eko Ortega-Alloza Arkitektura Saria jaso du.
URTARRILA 2020
ESCENA proposamena CIVICAN kultur zentroaren erreforma proiektua idazteko ideia lehiaketaren irabazle gertatu da.
APIRILA 2019
AGL Etxea finalista aukeratu dute EHEAO 2019 Sarietan , oin berriko arkitektura modalitatean.
MARTXOA 2018
VANCOUVERISM ARTXIBOAK-ek, VANCOUVERISM dokumentalaren prestakuntza lanetarako eginiko elkarrizketen zati bat biltzen du. Dokumentala amaitu ezinik, bildutako materiala artxibatzea eta partekatzea erabaki dugu.
Martxoaren 2an, Valladolideko Licenciado Butrón Palazioko Erakusketa Aretoan “Arquitectura reciente de Castilla y León: [re] creando el patrimonio” erakusketari hasiera emango zaio. Erakusketa COACYLEk antolatu eta Cristina Barrón Velascok komisariatu du. Bertan, beste batzuren artean, 2011ko COACYLE Arkitektura Sarietan finalista izan zen Palentziako Uraren Museoa, ikusgai izango da.
AZAROA 2017
Txantrea Hegoaldeko parkerako Ideia Lehiaketaren 5 finalisten Erakusketa, E.H.A.E.ko Nafarroako Delegaritzako Erabilera Anitzerako Aretoan (Armadaren Etorbidea 2, 7.solairua, Iruñea), urriaren 30tik abenduaren 1ra, goizetan 9tatik 14:00ra ikusgai.
URRIA 2017
Datorren urriak 26an, MID estudiok, Nafarroako Museoan ospatuko den Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak antolatutako “Hirigintza eta Herritarren Partaidetza”ren inguruko Jardunaldian parte hartuko du.
IRAILA 2017
BEGIBISTAN proposamena, Raul Montero, Emilio Pardo (RUE), Pedro Legarreta eta Montserrat Guillénekin taldelanean sortua, Iruñeako Udalak antolatutako Txantrea Hegoaldeko parkerako ideia lehiaketan irabazle suertatu da.
GOGORATUZ lemapeko proposamena, Bilboko Ercilla kaleko 13.ean kokatutako Eudelen idazkaritza berrirako ideia lehiaketan finalista.
MAIATZA 2017
Roi Salgueirorekin batera gauzatutako gure A Coruñako Monte Alto auzoko udal azokaren birgaitzerako MMMA67 proposamenak, udalak antolatutako ideia lehiaketan accesita lortu du. Proiektuan Pablo Reboredok (arkitekto teknikoa), Juan Rey-Mecanismok (egitura) eta Inarq-ek (ingenieritza) ere parte hartu dute.
APIRILA 2017
BEGIBISTAN proposamena, Raul Montero, Emilio Pardo (RUE) eta Luis Solachirekin batera eginikoa, Iruñeako Udalak antolatutako Txantrea Hegoaldeko parkerako ideia lehiaketaren bigarren faserako aukeratua izan da.
MID estudiok Arkitektoen Elkargoko Dekanotzan 2017ko apirilaren 4ean ospatutako “Innobasquen Astearteak” saioan parte hartu zuen, bertan Miguel Erasorekin batera eginiko VANCOUVERISM proiektua aurkeztuz.
ABUZTUA 2016
Soto de la Marinako udal futbol zelaiaren erreforma eta haunditze proposamenak lehen saria lortu du Santa Cruz de Bezanako udalak (Cantabria) sustatutako ideia lehiaketan.
MAIATZA 2016
Tuterako udalak eta Erriberako ORVEak antolutatako Tuterako X. Birgaitze Jardunalditan parte hartu zuen MID estudiok maiatzaren 12an, “Birgaitzea hizpide” izeneko hizketaldian.
APIRILA 2016
SARE elkartearen SAL DE DUDAS kanpainiarentzat egindako esku-hartzea Premios FAD de Arquitectura y Urbanismo 2016 an, esku-hartze efimeroen kategorian, aukeratua izan da.
MID estudiok “Acercamiento al espacio público. Lecturas de una nueva generación de arquitectos españoles” izeneko artikuluarekin kolaboratu du dagoeneko plazaratu den -New Spanish Architecture lelopeko- EN BLANCO aldizkariaren 19.zenbakian.
2016 URTARRILA
Miguel Erasorekin batera sortzen ari garen “Vancouverism” dokumentalaren aurreprodukzio fasea hasi dugu.
2015 URRIA
MID estudiok SARE elkarteak antolatutako SAL DE DUDAS kanpainian parte hartu du. Kanpainiak GIB/Hiesaren eta beste sexu transmisiozko gaixotasun batzuren inguruan informatzea du helburu.
Esku-hartzea Iruñeako Marcelo Celayeta Etorbideko 75. zenbakian kokatutako autobus-markesinean kokaturik dago, Iruñerriko Mankomunitateko hiri-tresneriaren gainean hainbat artista eta sortzailek eginiko akzioak batzen dituen ekimenaren barne.
2014 URRIA
Oteiza Museoan ikusgai izango da EHAEOk antolatutako “The Best School in the World. Eskola arkitektura Finlandian” erakusketa, 2014ko urriaren 6tik eta 2015ko otsailaren 8a bitartean.
2014 IRAILA
MID estudiok ARQUIAk sustatutako Donostiako Arkitektoen kutxaren bulego berria egiteko idea lehiaketan bigarren saria lortu du.
2014 MAIATZA
Hau da PECHA KUCHA NIGHT PAMPLONA-IRUÑA vol.III-n MID estudioren DENA DA PROIEKTU aurkezpena.
Maiatzaren 8an, ostegunez, gaueko 20.20tan MID estudiok DENA DA PROIEKTU aurkeztuko du PECHA KUCHA NIGHT PAMPLONA-IRUÑA vol.III-n
2014 MARTXOA
MID estudioren ONDULA proposamenak Orkoiengo pilotaleku eta plaza berrizteko ideia lehiaketan Aipamen Berezia lortu du.
ARBASO 2013 Artisautza Sari nazionalean finalista da BasqueCrafts proiektuarekin. MID estudiok bertan parte hartu zuen PINTXOPLATErekin, Bernat Vidal eta MUKA design lab-ekin batera garatutako diseinuarekin.
2013 ABENDUA
David Serrano Arquia Próxima 2012-2013 Sariaren 4. Edizioko Embaxadore izendatu dute. Edizio honi buruzko informazio gehiago FORO ARQUIA PRÓXIMA 2014n
2013 AZAROA
GURE ARKITEKTURA erakusketa, EHAEO 2013 sarietara aurkeztutako lan guztiak biltzen dituena, Baluarteko Harresi Aretoan egongo da ikusgai azaroaren 6tik 23ra.
2013 URRIA
2013ko Urriaren 4tik 2014.ko Urtarrilaren 11 arte, MID estudioren lana ATARIk antolatutako “ARKITEKTURA IRAUNKORRA – Eraikuntzen Bizitza zikloa” erakusketan ikusgai izango da, Donostiako Museum Cemento Rezolan. Erakusketa hau Nazioarteko Arkitekturaren Astea ospatzea helmuga duen ATARIren “Hiri SU/BERTSIOAK 2″ekitaldi programaren parte da.
2013 IRAILA
MID estudiok “Baukultu(h)r” aurkeztu du, ORTE Architekturnetzwerk Niederösterreich-ek Krems an der Donau-en (Austria) antolatutako AIR Krems erresidentzia egonaldian eginiko ikerlana.
2013 ABUZTUA
THE AUSTRIAN WAY gure bloga hasi berri dugu!
2013 EKAINA
Ekainaren 24til 30ra bitartean, PINTXOPLATE, Bernat Vidalek, MUKA design labek and MID estudiok BASQUECRAFTS by design tailerretan sortutako proposamena,ALHONDIGA BILBAOn izango da ikusgai, Munduko Diseinu Eguna – “Cities & Design” Jardunaldien barne.
MID estudiok AIR Krems, ORTE Architekturnetzwerk Niederösterreichek Austriako Krems an der Donau-en 2013ko uzatila eta abuztuan antolatutako erresidentzia artistikorako beka lortu du.
2013 MARTXOA
Martxoaren 20tik aurrera Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoko Nafar ordezkaritzak antolatutako FAD 2011 eta 2012 SARIAK erakusketa Iruñeako Condestable Palazioan ikusgai izango da. Martxoaren 25ean nafar 5 finalisten hizketaldia izango da areto nagusian, bertan MID estudiok Palentziako ur Museoa aukeztuko duelarik.
Maier Vélez Olabarria PREMIS FAD 2013 sarietako epaimahaiko kide izango da, Dani Freixes (lehendakari) Eulàlia Aran, Jordi Farrando, Eva Prats eta Nuno Sampaiorekin batera.
2012 AZAROA
MID estudiok bere azken lanak arkeztu zituen Azpiegitura eta Ekipamenduen birgaitzeari buruzko mintegian azaroaren 6an, Valentziako Unibertsitate Politeknikoko “MAAPUD Arkitektura aitzindaria, Hirigintza, Paisaia eta Diseinu Master”rean barne.
2012 URRIA
“ 2.600.000 árboles” ikusentzunezkoak accesita lortu du, Aragoiko Arkitektoen Elkargoak antolatutako García Mercadal Arkitektuara XXVII. Sarian.
2012 EKAINA
Hona MID estudioren hizketaldia “EUSKADI JEUNE ARCHITECTURE”, saioan. ATARIarkitektura eta kultura elkarteak antolatu zuen Bordeleko ARC EN RÊVEarkitektura zentroan 2012ko maiatzaren 3an. HTC, SUAREZ&SANTAS, TALLER MAUSHAUS eta TOKI k ere partu hartu zuten. Esandako guztiak hurrengo web orrian aurki ditzakezu: http://atarian-ka.blogspot.com.es/
2012 MAIATZA
MID estudioren “ 2.600.000 árboles” ikusentzunezkoa katalogatua izan da Arquia/Próxima 2012: NUEVOS FORMATOS III.deialdian.
MID estudiok ATARIk antolatutako “EUSKADI JEUNE ARCHITECTURE”solasaldian parte hartu zuen Bordeleko ARC EN RÊVE arkitektura zentroan Maiatzaren 3an. BertanHTC, SUAREZ&SANTAS, TALLER MAUSHAUS eta TOKI ere izan ziren.
2012 APIRILA
Udaberri eta uda POTSDAMekin partekatuko ditu MID estudiok, Iruñeako Santa Marta Kaleko 6an.
2011 AZAROA
MID estudioren BEGIRA NAGO, BEGIRA proposamenak Etorlur Gipuzkoako Lurra S.A.U.k eta Zeraingo Udalak antolatutako Errementari eta Serotegi etxeak birgaituz Zeraingo Herriko Etxea eraikitzeko idea lehiaketan lehen saria irabazi du.
2011 ABUZTUA
MID estudiok hitzaldi bat emango du Errioxako Arkitektoen Elkargoak antolatutako XVI. NAZIOARTEKO ONDARE HISTORIAN ESKU-HARTZEARI BURUZKO JARDUNALDItan. Azaroaren 3tik 6ra bitartean burutuko diren jardunaldiok AZTARNA UKIEZINAK? izango dute goiburu.
2011 UZTAILA
Gasteiz EUROPEAN GREEN CAPITAL 2012 izendapenaren kontestupean MID estudiok EUROPAKO LORATEGI EDERRENEN HISTORIA EZAGUTZEKO IBILBIDEA ikastaroa emango du Gasteizko El Pilar Gizarte Etxean, 2012ko urtarilaren 12a eta martxoaren 21 artean.
2011 MAIATZA
URAREN MUSEOA Gaztela eta Leongo VII Arkitektura sarian finalista izan da.
URAREN MUSEOA FAD 2011 Arkitektura Sarian finalisten artean dago.
2011APIRILA
URAREN MUSEOA V.ENOR Arkitektura Sariaren 45 finalisten artean dago.
URAREN MUSEOA XI. ESPAINIAR ARKITEKTURA ETA HIRIGINTZA BIENALean finalista bezala saritua izan da, Arkitektura instituzionalaren kategorian.
ENERO 2011
BAUWELT aldizkariaren urteko lehen zenbakiak URAREN MUSEOA dakar barruan, BAUWELT PRIZE 2011 sarien artean aukeratutakoen artean.
2010 URRIA
MID estudioren IKUSI MAKUSI proiektuak Elgetako (Gipuzkoa)a Iturbe Patronatua eraikuntza eta bere ingurunea berritzeko ideia lehiaketa irabazi du.
2010 IRAILA
MID estudio Arkitektoen Kutxaren Fundazioak antolatutako Arquia / Proxima 2010 Foroan parte hartu zuen urriaren 21ean Madrilgo Arkitektura Goi Eskolako Aretoan URAREN MUSEOA aurkeztuz.