BAUKULTU(H)R

2013
ERRESIDENTZIA BEKA
baukultu(h)r_02

Austriara joan aurretik ikertzen ari ginela,  “Baukultur” kontzeptuak segituan  atentzioa deitu zigun.

Austrian eta alemaniera hitzegiten duten beste herrialde batzuetan kontzeptu honek hainbat alor barne hartzen ditu: planeamendu, hirigintza eta partaidetzatik hasita, eraikuntza, hezkuntza eta jendeak hiria zein modutan nabaritzen duen arte. Bada, badirudi hitzak ez daukala zuzeneko itzulpenik Espainian, non  ikuspuntu arkitektoniko nagusiak, arkitekturaren emaitzak -eraikuntzak-nabarmentzen dituen.

Arkitekturarekin erlazionatutako hainbat profesionalekin izandako elkarrizketak oso lagungarri izan zitzaizkigun. Austrian zer gertatzen ari denari begirada bat ematen baimendu ziguten. Eta horrela, amankomunean ditugun arazo eta zailtasunei buruzko irudi bat marraztu dugu eta baita euren ekimen positiboei buruzkoa ere.

Eritzi hauek nolabait batu egin nahi genituen. Orrialde hauetan zehar Barbara Feller, Petra Eichlinger, Reinhard Seiß eta Renate Hammerrekin izandako elkarrizketak topatuko dituzue.

Fintasunez beteriko egurrezko eraikuntza den Venusgarten Haus-ek (edo Venusen lorategiaren etxea), jarrera garaikide batetik inguruko arkitektura tradiozinalarekin errespetu erlazioa mantentzen du.

Eraikuntzaren parte baten mantentze sentiberak, eta zahar eta berriaren arteko komunikazioak, arkitekturaren bitartez ama eta seme baten arteko erlazioaz hitz egiten digu.

Venusgarten Hau ikerketa kasua: Stefan Schauerrekin elkarrizketa, jabea, Volker Dienst eta Christoph Feldbacherrek diseinatutakoWillendorfeko bere etxeari buruz hitzeginez.

Malat hotela Wachau haraneko arkitektura, ardoa eta turismoaren arteko erlazioari buruzko adibide interesgarria da. Proiektuak eraikuntza zaharra eta aurrez bertan zeuden materialeak integratzen ditu. Patio berria, aurrekoaren gainean dagoena, mahasti-pasiaairuntz irekitzen da.

Malat hotela ikertketa kasua: Michael Malatekin elkarrizketa, Tm architektur-ek dieinatutako bere Palteko hotelari buruz hitzeginez.

Herzogenburgeko monastegia  arkitektura barrokoaren adibide bikaina da. Testuinguru hontan, Osterkapellean , 1999an eraikitako kaperan, lengoaia arkitektoniko eta artistiko modernoak mezu erlijiosoa era poetikoan, elementu xume eta gutxirekin, transmititzen du.

Herzogenburg monastegiko Osterkapelle: Maximiliam Fürnsinn priorearekin elkarrizketa,   Ernst Beneder eta Anja Fischerrek diseinatutako Osterkapelleri buruz hitzeginez.

Herri txiki baten eliza zahar eta monastegi bat kultur zentro bihurtzeko proiektuaren adibide da Minoritenplatz. Bihurtze prozesu horretan, kultura herri txiki horren identitatearen adierazpena da.

Minoritenplatz ikerketa kasua:  Jo Aichinger, Austria baxuaren Festibaleko zuzendari artistikoarekin elkarrizketa, Kremseko azpiegitura artistikoei buruz eta Fritz Göb, Reinhardt Gallister, Lukas Göbl aeta Alexander Bolecekék diseinatutako Minoritenplatz proiektuari buruz hitzeginez.

Udaletxe berri baten beharrak eta udaletxea herri erdialdean mantentzeko konpromezuak herri hautagai zerrenda berri bat eratzeko hasierako arrazoi bihurtu zen. Herri erdia eraberritzearen ideia hori, herritarren partaidetza diseinu prozesuan erabakigarria zen beste proiektu batzuetara hedatu zen.

Marktgemeindeamt Ottensheim ikerketa kasua: Uli Böker alkatesarekin elkarrizketa, hiri proiektuen eta SUE Architekten-ek diseinatutako udaletxe berriari buruz hitzeginez.