“SAL DE DUDAS” MARKESINAREN ESKU-HARTZEA

2015-2016
KOLABORAZIOA SENTSIBILIZAZIO-KANPAINAN
Proiektua eta gauzatzea
Sustatzaileak: Sare, Huarte Arte Garaikide Zentrua eta Iruñeako arte eskola
Babesleak: Iruñerriko Mancomunitea, TCC (Transports Ciutat Comtal), Ecovidrio, Nafarroako Gobernua eta Iruñeako Udala.
Kolaboratzaile materiala: Tresatres Comunicación visual.
FAD Sariak 2016an aukeratua

SARE elkarteak sustatutako SAL DE DUDAS kanpainiak HIES/GIBari buruz eta sexu-transmisiozko gaixotasunei buruz sentsibilizatzea du helburu. Kanpainiaren parte bezala SAREK esku-hartze kreatiboa proposatu du, non hainbat artista eta disziplina ezberdinetako sortzaileek Iruñerriko kale-altzarietan esku-hartu duten. MID estudiok autobusen markesina batean egindako esku-hartzea kanpainia horren parte da.

Proposamenak egunero inguratzen gaituen estimulu-bisual kopuru izugarriaren parte den publizitatearen tokian esku-hartzen du. Publizitatea ispilu batek ordezkatzen du. Bertan beren burua islatuta ikus dezakete erabiltzaileek. Gardentasun eta islapen-ezaugarriak manipulatuz, ispiluak aldatutako irudia, kaleidoskopikoa, ematen du. Islapen eta gardentasunaren arteko erlazioa argi naturalaren eta artifizialaren arabera aldatuz doa. Efektu honek, elementu lau batetik hasita, sakontasuna duen espazio “birtual” bat sortzen du. Honen bitartez ikusleak, bere burua islatuta ikusteaz gain, irudi horren azpian dagoen mekanismoari buruz bere buruari galde diezaion lortzea nahi da, era honetan ikustearen egintza eta deskubritzekoa bateratuz

Ikuste-pertzepzio joku honek kanpainiaren helburuarekiko metafora bat osatzen du.Gaur egun informazio ugari jasotzen dugu komunikabideen bitartez. Halabaina, HIES/GIBez eta beste sexu-transmisiozko gaixotasunez kutsatutakoen zenbatekoaren gorakada kezkagarria bada ere, komunikabideek ez dute horren berri ematen. Berrien artean ez izate horrek, gure errealitatearen parte diren gaixotasun hoiek nabarmendu ez ditzagula eta horien inguruan eztabaida ez dezagula eragiten du.

mks
marquesina_1
marquesina_2
marquesina_3_
marquesina_4
marquesina_5